miércoles, 29 de octubre de 2008

Euskadi Gaztea irratia

Euskadi Gaztea (komertzialki Gaztea) euskaraz Euskal Herrirako igortzen duen musika-irrati katea da eta EiTB komunikazio talde publikoa osatzen dutenetarikoa.1990ean sortu zuten, eta ordutik Edurne Ormazabal izan du koordinatzaile 2008 arte.

Irrati honek, Euskal Herriko gazteriari ate berriak ireki zizkion irratia den munduan euskaraz egiten diren programetaz gozatzeko. Musikarekin lotutako era askotako irratsaioak sustatzen ditu.

Beste alde batetik, musika irrati askok bezala gaztea sariak banatzen ditu eta euskal taldeei bultzada emateko txapelketa bat osatzen du urtez urte.

Gaur egun frekuentzietan dauzkan irrati saioak hauek dira:
Dida
Gaztea Formula
Kalefonia
Ekaitz Perfektua
Elektro Radio Grama
Boom Shaka Laka

No hay comentarios: