miércoles, 29 de octubre de 2008

THE CORPORATION

The Corporation dokumental honek, ikuslea pantailara pegatuta uzten du, dokumentalaren sortzaileak erabiltzen dituzten baliabide guztiengatik. Erabiltzen dituzten irudiak oso ondo aukeratuta daudela pentsatzen dut, adierazi nahi dutena oso argi uzten diolako ikusleari.

Dokumental hau egiteko erabili duten material audiobisuala oso ona da eta bata bestearekin era egokian josi egiten baitituzte.

Metafora eta irudi guzti hauen loturak, argi uzten digute desberdintasunak alde batetara utzi eta denon ekintza dela, denon berdintasuna lortzea. Hau lortzeko, maisuki erabiltzen dituzte irudi eta soinuak, gure barneak esnatzeko. Gainera, ikuspegi guztiak adierazteko, dokumentalak pertsonaia garrantzitsuak eta ez hain garrantzitsuak esaten dutena argi uzten dute, dokumentalari kalitate eta mezu egokia bidaltzeko.

Hau guztiagatik, dokumental hau, oso interesgarria iruditu zait adierazi nahi duena, era oso egokian egiten dutelako.

No hay comentarios: