miércoles, 21 de enero de 2009

atzo Barack Hussain Obamak, AEB eta mundu osoan itxaropenez ikusten duen irtenbidea lortzeko pausua eman zuen, AEB presidentean bilakatu zelarik. aita keniarra eta ama amerikarra duen gizon honek pertsona askok borrokatu duten ametsa, benetakoa bilakatu egin du, beltza den lehenengo presindentean bihurtuz, Martin Luther King-en eta Malcon x belazako pertsonen biziei balio gehiago emanez.gainera, hau guztia baino garrantzitsuagoa den gauza bat lortu du, koloreak garrantzia galduta guztion sentimenduetara jo du, Estatu Batuarren arima berreskuratzeko.

mende berriko politikari honek daukan lana gogorra izango da, baina, munduko estatu guztiek, esperantza handiak jarri dituzte, munduak sufritzen hari duen krisia bideratzeko.

miércoles, 14 de enero de 2009

bestpubli telebista

Kaixo denoi!
Hemen duzue Bestpubli telebista, zein beste hiru telebista kateekin batera eskuragarri ditugun iragarki guztien berri izango duzuen.
Gure katean, izenburuak aditzera ematen digun bezala, iragarki hoberenak ikusteko aukera izango duzue. Bertan kotxeak, edariak, koloniak...eta milaka gauza desberdin iragartzen dituzten iragarkiak ikusiko dituzue. Gainera, prebentzio planak iragartzen dituzten iragarki kanpainak ere txertatu ditugu berton.
Espero dugu gure atala zuen gustokoa izatea!



mogulusekin arazoak direla eta guk jarritako programazioa baliteke ez etortzea bat telebistaren programazioarekin. Hau guk konpondu ezinean gauden araozoa da. Barkatu eragozpenak.
Programazioa:
08:00 / 20:00 gmt+1: Prebentzioa, genero biolentziari buruzko iragarkiak, drogen aurkako kanpinen iragarkiak..
09:36 / 21:36 gmt+1:Kotxeak eta ekintza globalak, kotxeei buruzko iragarkiak, ekintzen aurkezpenen iragarkiak, iragarkien making of etab ikusteko aukera duzue atal honetan
00:44 gmt+1:Danetarik, Atal honetan gai guztietako iragarkiak ikusiko dituzue, baita batzuen grabaketa prozesuak ( making of ) ere
03:15 gmt+1:Kosmetika, hemen kolonia iragarkiak, krema iragarkiak etab. ikusiko dituzue. Orien artean iragarkien making of batzuk txertatu ditugu
05:00 gmt+1:Edariak, non coca-cola, fanta, cruzcampo eta hamaika edari markek egindako iragarkiak ikusteko aukera duzuen.

On demand programazioa:
Kosmetikari buruzko iragarkien atalaren sarrera
Edarien iragarkiko atalaren sarrera
Kotxeen, making of eta ekintzen aurkezpenaz aritzen diren iragarkien atalaren sarrera
Prebentzio kanpainak iragartzen dituzten iragarkien sarrera
Egileak: Urtzi Picher, Maddi Monclús, Leticia García eta Iratxe Varela

Telebista kate hau Advertisment TV telebistaren barnean egongo da laster

miércoles, 17 de diciembre de 2008

terminoak definizioekin lotu

Honako ariketa honetan, terminoak eta terminoei beraiei dagozkien kontzeptuak parekatu behar dituzu. Kontzeptuak hauexek dira nahas-mahas: bitakora, klimaxa, close up-a, dolly-a, teleprompterra, ekoizpena, slow motion deritzona, jingle-a, jirafa eta klaketa.

0. Jirafa: Telebistaren alorrean erabiltzen den hitza beso artikulatu moduko tresna bat izendatzeko, hots, mikrofonoa daraman besoa mikroa bera esatariengandik ahalik eta hurbilen ipintzeko iruditik landa utziz.


1. Slow motion: Irudi mugimendua moteltxoago erreproduzitzea.


2. Telepromterra: Telebista platoan testuak seinalatzeko sistema digitala. Telebista kameraren ondoan kokatzen da pantaila, esatariak pantailara begiratzen duenean testua irakur dezan, era horretan begirada aurrera zuzenduz eta tinkotuz.


3.Bitakora: Iberoamerikan erabiltzen den hitza berriemaileentzako eskuliburuak izendatzeko


4. Klaketa: Telebistan eta zinemagintzan erabiltzen den terminoa arbel txiki bat (zurezko listoi txikerra daukana) izendatzeko. Irudiak eta soinuak sinkronizatzeko erabiltzen da arbelezko tresna hori.


5.Close-up: Telebistan eta zinemagintzan erabiltzen den hitza esatari edo aktore baten lehen planoa izendatzeko (sorbaldarainokoa) edo lehen-lehen planoa adierazteko.


6. Dolly: Karro batean ezarrita doan garabi txikia, telebista estudioetan erabiltzen dena kamerak leku batetik bestera eramateko. Estudio bakoitzean hiru kamera egon ohi dira eta horietariko batek hain zuzen tresa hau darama.


7.Jingle: Ingelesezko hitza, irratian erabilia eta publizitate doinu arrakastatsuak izendatzeko erabili ohi dena.


8.klimaxa: Narrazio baten une gorena (dela irratsaio batena, dela telesaio batena) izendatzeko erabiltzen den terminoa.


9.Ekoizpena: Irratsaio edo telesaio bat egiteko behar diren baliabide finantziero, material eta juridikoez arduratzea.

asmatu nor den

Nor da pertsonaia?

0. Errusian sortu zen, Murom hirian hain zuzen, 1899an; eta 1982an hil zen. AEBetan bizitza profesionala egin zuen asmatzaile honek Vladimir zeukan izena. Aditu askok diote bera izan zela telebista elektronikoaren eta bideoaren aita. 1923an, ikonoskopioa asmatu zuen, hau da, irudiak jasotzeko tutua. 1929an kineskopioa ere asmatu zuen. Westinghouse eta Radio Corporation of America (RCA) enpresetan lan egin zuen. II. Mundu Gerran AEBetako gobernurako aholkulari zientifikoa izan zen.

Vladimir Kosma Zworykin

1.CNN telebista kate ospetsuaren jabea eta gizon aberatsa. 1938. urtean sortu zen eta Robert Edward izena jarri zioten gurasoek. Familia aberats baten hirugarren pertsonaia ospetsua. 2002an, 9.300 milioi dolar galdu zituen AOL Time Warner enpresak kolapsoa eduki zuenean merkatuan. United Nations Foundation-i mila milioi dolar eman zion. Jane Fonda artistarekin egon zen ezkondurik.

Ted Turner

2. Kazetari, idazle, telebistalari eta kultur eragile gipuzkoarra. Urrestillan jaioa, 1938an. Merkataritza ikasketak egin ostean, Loiolako Herri Irratian hasi zen esatari lanetan 1962tik 1982ra bitartean. Ez dok amairu taldearen sortzaileetarikoa eta ETBko erredaktore-burua 1983tik 1985ra. Euskaltzain urgazlea eta ETBko zuzendari eta programazio-buru ohia izan zen. Liburu batzuen idazlea: Noiz amatxo? eta Euskal dantzak, kasurako.

Joxe Mari Iriondo Unanue

3. Euskal Telebistaren proiektua pertsonaia honek burutu zuen. Tolosan jaio zen 1928an eta aita idazle ospetsua izan zen Tolosako alkatea eta EAJkidea izateaz gain. Bere ekimenez ETBz gain, HABE, Euskadi Irratia eta Euskadiko Orkestra sinfonikoa ere sortu ziren.

Ramon Labaien

jueves, 11 de diciembre de 2008

Hezkuntza 2.0

Honakoa da gure lana youtube-n ikusi ahal izateko sakatu behar duzuen helbidea. Imaginen kalitatea oso ona ez den arren, soinu eta musikari eman diogu garrantzia.
Besterik gabe, atsegingo duzuelakoan.

Urtzi eta Leti.



miércoles, 29 de octubre de 2008

THE CORPORATION

The Corporation dokumental honek, ikuslea pantailara pegatuta uzten du, dokumentalaren sortzaileak erabiltzen dituzten baliabide guztiengatik. Erabiltzen dituzten irudiak oso ondo aukeratuta daudela pentsatzen dut, adierazi nahi dutena oso argi uzten diolako ikusleari.

Dokumental hau egiteko erabili duten material audiobisuala oso ona da eta bata bestearekin era egokian josi egiten baitituzte.

Metafora eta irudi guzti hauen loturak, argi uzten digute desberdintasunak alde batetara utzi eta denon ekintza dela, denon berdintasuna lortzea. Hau lortzeko, maisuki erabiltzen dituzte irudi eta soinuak, gure barneak esnatzeko. Gainera, ikuspegi guztiak adierazteko, dokumentalak pertsonaia garrantzitsuak eta ez hain garrantzitsuak esaten dutena argi uzten dute, dokumentalari kalitate eta mezu egokia bidaltzeko.

Hau guztiagatik, dokumental hau, oso interesgarria iruditu zait adierazi nahi duena, era oso egokian egiten dutelako.

Euskadi Gaztea irratia

Euskadi Gaztea (komertzialki Gaztea) euskaraz Euskal Herrirako igortzen duen musika-irrati katea da eta EiTB komunikazio talde publikoa osatzen dutenetarikoa.1990ean sortu zuten, eta ordutik Edurne Ormazabal izan du koordinatzaile 2008 arte.

Irrati honek, Euskal Herriko gazteriari ate berriak ireki zizkion irratia den munduan euskaraz egiten diren programetaz gozatzeko. Musikarekin lotutako era askotako irratsaioak sustatzen ditu.

Beste alde batetik, musika irrati askok bezala gaztea sariak banatzen ditu eta euskal taldeei bultzada emateko txapelketa bat osatzen du urtez urte.

Gaur egun frekuentzietan dauzkan irrati saioak hauek dira:
Dida
Gaztea Formula
Kalefonia
Ekaitz Perfektua
Elektro Radio Grama
Boom Shaka Laka