miércoles, 29 de octubre de 2008

THE CORPORATION

The Corporation dokumental honek, ikuslea pantailara pegatuta uzten du, dokumentalaren sortzaileak erabiltzen dituzten baliabide guztiengatik. Erabiltzen dituzten irudiak oso ondo aukeratuta daudela pentsatzen dut, adierazi nahi dutena oso argi uzten diolako ikusleari.

Dokumental hau egiteko erabili duten material audiobisuala oso ona da eta bata bestearekin era egokian josi egiten baitituzte.

Metafora eta irudi guzti hauen loturak, argi uzten digute desberdintasunak alde batetara utzi eta denon ekintza dela, denon berdintasuna lortzea. Hau lortzeko, maisuki erabiltzen dituzte irudi eta soinuak, gure barneak esnatzeko. Gainera, ikuspegi guztiak adierazteko, dokumentalak pertsonaia garrantzitsuak eta ez hain garrantzitsuak esaten dutena argi uzten dute, dokumentalari kalitate eta mezu egokia bidaltzeko.

Hau guztiagatik, dokumental hau, oso interesgarria iruditu zait adierazi nahi duena, era oso egokian egiten dutelako.

Euskadi Gaztea irratia

Euskadi Gaztea (komertzialki Gaztea) euskaraz Euskal Herrirako igortzen duen musika-irrati katea da eta EiTB komunikazio talde publikoa osatzen dutenetarikoa.1990ean sortu zuten, eta ordutik Edurne Ormazabal izan du koordinatzaile 2008 arte.

Irrati honek, Euskal Herriko gazteriari ate berriak ireki zizkion irratia den munduan euskaraz egiten diren programetaz gozatzeko. Musikarekin lotutako era askotako irratsaioak sustatzen ditu.

Beste alde batetik, musika irrati askok bezala gaztea sariak banatzen ditu eta euskal taldeei bultzada emateko txapelketa bat osatzen du urtez urte.

Gaur egun frekuentzietan dauzkan irrati saioak hauek dira:
Dida
Gaztea Formula
Kalefonia
Ekaitz Perfektua
Elektro Radio Grama
Boom Shaka Laka

top 7

1- http://www.youtube.com/

Orrialde honen bitartez, munduko edozein pertsonak eskegi dezake sarean nahi duen bideoa. Honi esker, gure irakasgairako baliagarriak diren bideoak lortzeko eta gure bloggetan zintzilikatzeko aukera eskeintzen digu.

2- http://www.myspace.com/

Myspace orrialdean, munduan zehar dauden eta kulturari lotuta dauden hainbat blog berezitu aurkitzeko eta ezagutzeko aukera ematen du. Era honetan youtube eta bloggeren nahasketa moduko bat dela esan genezake, honek dakartzan abantailak click gutxi batzuen menpe dagoelarik.

3- http://www.wikipedia.org/

Wikipedia edozein informazio aurkitzeko eta eskegitzeko aukera ematen duen orrialdea da. Oso interesantea da orrialdea edozein gauza bilatzea denean gure lana,hala ere, batzuetan informazioa okerrekoa izan daiteke edozeinek eskegi dezakelako.

4- http://wwwblogger.com/

Orrialde honekin gure gaian egiten dugun edozein gauza eskegitzeko aukera daukagu eta gainera edozeinek eskegi duen edozer ikusteko aukera daukagu.

5- http://www.google.com/

Mundua aldatu zuen bilatzaile honi esker, aurkitu nahi dugun edozer aurkitzeko aukera ematen digu googlek.google gabe ez genuke mundua eta internet berdin ulertuko.

6- http://www.abastodenoticias.com

Komunikazioan oinarrituta dagoen gure ikasgaietarako oso interesgarria den orrialdea da egunero gertatzen diren albisteak edozein egunkari eta orrialdetan bilatzeko aukera ematen baitu

7- http://www.moodle.ehu.es/moodle/

unibertsitateko zenbait irakasgaietan ematen den edozein informazio eskegi egiten dira, ikasleok behar dugun informazio guzti hori geure eskutan uzten digulako.

sábado, 18 de octubre de 2008

Esaldi zuzenak

0.B Al Gore estatubatuarrak, Luxemburgeko Dukerri Handia bisitatu ostean, Euskal Herrirako bidea hartuko du mintzaldi bana emateko Bilbaon eta Gasteizen.

1.A Zenbait manifestaldi jendetsu egin dira azken egunotan Kazakhstango Errepublikan.

2.A Litekeena da Marokon edo Gambian izatea Aldaketa Klimatikoari buruzko datozen topaketak.

3.A Boliviar gutxi dira bertako hiru hizkuntzak, kitxua, aimara eta gaztelania alegia, menperatzen dituztenak.

4.A Georgiano hiriburuan, Tbilisin alegia, euskaldunak non bizi diren eta georgiarrak eta euskaldunak ahaideak izan daitezkeela dakite askok.

5.A Abkhaziarrak georgiarren senideak dira hizkuntza aldetik; osetiarrek, ostera, kurdoen hizkuntzaren multzokoa dute mintzaira, senidetasunik gabekoa, alegia.

6.A Euskal arrantzaleek Seychelletako Errepublikara jo dute ezinbestean, itsaspiraten beldur.